Tel.: 689 091 841


Berriak hitzez M8

Published on March 6th, 2019 | by admin

Martxoak 8 “Bizkaia ezagutuz” irteera

Aurreratu genizuen bezala aurtengoan ere Martxoaren 8a elkarrekin pasatzeko irteera izango dugu, “Bizkaia ezagutuz” leloa duena.

Goizeko 9:00etan Aia-Orioko geltoki azpiko autobus paradan hartuko dugu autobusa eta Arroa, Mutriku eta Markinan izango ditu geldialdiak. Ezinbestekoa da aurrez izena ematea ondorengo telefonora deituz: 639 879 611 (Ana). 

11:00etan Lurdeia landa etxean baratze eta inguruak ezagutzeko aukera izango dugu eta “La vida es un viaje fascinante, íntimo e intransferible” hitzaldia ospatuko dugu, ordu eta erdi iraungo duena, 13:30etan amaituz. Lurdeia landa etxeak aurten munduko prezio-kalitatate hotel onenaren aipamena jaso du Tripadvisorren eskutik.

Bazkaria Bermeoko jatetxe batean egingo dugu eta ondoren Santimamiñeko erreplika eta Omako basoa bisitatzea aurre ikusten dugu, beti ere eguraldia lagun baldin badugu.

Irteeraren inguruko informazio gehiago izen emate unean jasotzeko aukera izango duzue, ondorengo telefonora hots eginaz: 639 879 611 (Ana).

Tags: , , , ,


About the Author



Comments are closed.

Back to Top ↑
  • HIZKUNTZAK

  • HURRENGO EKITALDIAK

  • 2023 urteko egitaraua

    2023 urteko egitaraua
  • Hitzez zuregandik gertu

    Zure beharrei erantzuteko telefono berria 623068983

    Garai zail eta ilunak bizi baditugu ere, guztiok elkarrekin aurrera egingo dugu.

    Orain inoiz baino gehiago, Hitzez Elkarteak, zuen, nekazarion, alboan egon nahi du. Hori dela eta, telefono zerbitzu berri bat jarri dugu martxan, eguneroko kezka edo arazoei irtenbidea ematen laguntzeko batetik, edota enpresa ideiaren bat baduzu beharrezko aholkularitza eskaintzeko bestetik. Kontsulta guztiak anonimoak izango dira.