Tel.: 689 091 841


Agenda 08-03-irteera

Published on March 1st, 2023 | by admin

IRTEERA KULTURALA: Martxoaren 8a Oñatin ospatuko dugu TEMASCAL/INIPI erritualean parte hartuz. Animatu zaitez!

Helburua: “Hartu Kontzientzia zure barruko Dibinitate Femeninoarekin eta handik Izan”

Oriotik abiatuko gara autobusean eta, Oñatira iritsitakoan, TEMASCAL/INIPI erritual berezian parte hartuko dugu, Ipar Ameriketako indigenen antzera. Sauna natural batean, lurrunez beteriko etxolan, gure hazkunde pertsonala sustatuko dugu, norberaren ezagutzan sakonduz. Gainera, gure alde fisiko eta emozionala purifikatzeko baliatuko dugu. Honek guztiak gure ahalduntzea indartuko du emakume gisa. Interesgarria, ezta? Animatu zaitez!

Abiapuntua eta jendea jasotzeko geldiuneak:

  • 09:00, Orioko tren geltokiaren azpian.
  • 09:15, Arruako autopistako peajean.
  • 09:30, Elgoibarreko autopistako peajean.

Eraman beharrekoa: bainujantzia edo pareoa, eta toalla.

Izen-ematea ezinbestekoa da: 689091841

Más información: https://labur.eus/iPd8E


About the Author



Comments are closed.

Back to Top ↑
  • HIZKUNTZAK

  • HURRENGO EKITALDIAK

  • 2023 urteko egitaraua

    2023 urteko egitaraua
  • Hitzez zuregandik gertu

    Zure beharrei erantzuteko telefono berria 623068983

    Garai zail eta ilunak bizi baditugu ere, guztiok elkarrekin aurrera egingo dugu.

    Orain inoiz baino gehiago, Hitzez Elkarteak, zuen, nekazarion, alboan egon nahi du. Hori dela eta, telefono zerbitzu berri bat jarri dugu martxan, eguneroko kezka edo arazoei irtenbidea ematen laguntzeko batetik, edota enpresa ideiaren bat baduzu beharrezko aholkularitza eskaintzeko bestetik. Kontsulta guztiak anonimoak izango dira.