Tel.: 689 091 841


Berriak IMG_20161019_102941-642x336

Published on November 26th, 2016 | by Hitzez Kudeatzailea

Etxebizitzarik gabeko pertsonen egoera genero ikuspuntutik aztertzen duen ikerketa aurkeztu du Emakundek

Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundeak “EAEko bizitegi bazterketa larriaren fenomenoa genero ikuspuntutik ikusita” izenburuko ikerketa aurkeztu du.

Orain arte gaiari buruz egindako ikerketa gehienetan azaltzen da bizitegi bazterketa larrienean dauden pertsonen artean gehienak gizonak direla, baina SiiS Ikerketa eta Dokumentazio zentroak egin duen ikerketa honek azaltzen duenez, bizitegi-bazterketaren egoeren artean emakumeen presentzia minimizatzeko joera izan da, oro har.

Azterketa honen arabera, baliteke EAEn 230.000 lagun baino gehiago egotea bizitegi bazterketa bezala definitu daitekeen egoeran. Jasotako egoera guztien artean, %0,2 aterpegabeei dagokie; %0,6, etxegabeei eta %24,6 eta %74,6, etxebizitza ez-seguruen eta etxebizitza desegokien egoerei, hurrenez hurren.

Gizonen eta emakumeen arteko diferentziak oso dira handiak aterperik gabeko egoerak bizi dituztenen kategorian. Jasotako egoeren artean, emakumeak %8,7 baino ez dira. Proportzio horrek gora egiten du etxe gabe kategoria kontuan hartzen denean: emakumeak %29 dira, eta gizonak, %71. Etxebizitza desegokia egoeren artean, ia berdina da gizonen eta emakumeen arteko proportzioa; etxebizitza ez-segurua izatearekin lotutako egoeren artean, berriz, emakumeak ia %60 dira. Kategoria horren barruan, egoerarik ohikoenak berehala (edo ez) etxe-kaleratzearen mehatxupean dagoen etxebizitza batean egoteari lotutakoak dira; kontuan hartutako egoera guztien %28 dira emakumeen artean, eta %19,3, gizonen artean.

Ikerketaren konklusioetako bat da etxegabeko emakumeen ikusezintasuna ematen dela, ez baitaude hain agerian, gehienak ez daudelako ez kalean, ezta aterpetxeetan, eta beste estrategia batzuk erabiltzen dituztelako: senideren eta lagunen baten etxean lo egitea, ostatua zaintza zerbitzuekin trukatzea edo bikote-harreman gatazkatsu batekin jarraitzea bezalakoak. Larrienak diren egoeretan emakume gutxiago egotearen arrazoiak hertsiki daude erlazionatuta genero esleipenekin:

  • Moldatu egin dira lan-prekarietatera. Badirudi emakumeak jakin dutela moldatzen lan-merkatuak eskaintzen dizkien baldintza okerrenetara. Horregatik aritzen dira gizonak baino gehiago gutxi aitortutako lanetan, hala nola etxeko lanetan, mendekoak zaintzen eta abar.
  • Prestazio batzuen erabilera handiagoa. Emakumeek gehiago baliatzen dituzte prestazio jakin batzuk, eta nolabaiteko aldeko tratua ematen diete gizarte-zerbitzuetan. Erakundeen laguntza eskatzeko orduan ere eragozpen gutxiago izaten dituzte.
  • Babes familiar eta sozial handiagoa izaten dute, baina mugatua. Emakumeek laguntza gehiago jasotzen dute beren sare familiar eta sozialen bitartez, baina babes mugatua izaten da: normalean ordaina eskatzen du, eta, azken batean, emakumeen autonomia muga dezake.
  • Paternalismo babeslea. Emakumeen mendekotasunaren kontrapuntu gisa, patriarkatuak betebehar moduko bat ezartzen du emakumeak, ustez ahulak izaki, babesteko. Baina emakume guztiek ez dute babes bera jasotzen: lehenetsi egiten dira ama direnak.
  • Amatasuna: kapital soziala eta ekonomikoa. Mendeko seme-alabak izatea bada faktore bat amak bizitegi-bazterketatik babes ditzakeena, ama horientzako baliabide espezifikoak daudenez gero.
  • Biktimizazioaren beldurra. Etxegabeek beste herritarrek baino biktimizazio-tasa handiagoak nozitzen dituzte, baina emakumeek sufritzen dituzten sexu-eraso gehien. Kalean lo egiten duten edo egin duten hiru emakumetik ia bat izan da eraso fisikoen biktima eta lautik bat baino gehiago sexu-erasoena.
  • Estigmaren beldurra. Emakumeen etxegabetasunari lotutako estigma gizonena baino askoz ere larriagoa da.


About the Author



Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

HTML tags are not allowed.

Back to Top ↑
  • HIZKUNTZAK

  • HURRENGO EKITALDIAK

  • 2023 urteko egitaraua

    2023 urteko egitaraua
  • Hitzez zuregandik gertu

    Zure beharrei erantzuteko telefono berria 623068983

    Garai zail eta ilunak bizi baditugu ere, guztiok elkarrekin aurrera egingo dugu.

    Orain inoiz baino gehiago, Hitzez Elkarteak, zuen, nekazarion, alboan egon nahi du. Hori dela eta, telefono zerbitzu berri bat jarri dugu martxan, eguneroko kezka edo arazoei irtenbidea ematen laguntzeko batetik, edota enpresa ideiaren bat baduzu beharrezko aholkularitza eskaintzeko bestetik. Kontsulta guztiak anonimoak izango dira.