Nor Gara

Hitzez Elkartea Gipuzkoako Urola Kostako bost emakume baserritarrek sortu zuten 2007. urtean. Elkarte honen helburu nagusia landa-inguruneko emakumeen osasuna hobetzea da. Horretarako formakuntza, partehartze, eztabaida eta hausnarketarako esparru propioak sortzen ditu.

Historikoki, landa-inguruneko emakumeek ez dute baserrian duten eginkizunen inguruko bizipen, zailtasun, beldur, poz eta antsietateak adierazteko lekurik izan. Badakite euren lana baserriko familia-kideen zainketa dela, baina kasu askotan, ez dute euren burua zaindu eta nekeaz eta ahulduraz at mantentzeko beharraren kontzientziarik, baserriko eguneroko lana dela medio.

Testuinguru horretan sortu da “Hitzez”, landa-inguruko emakumeei zuzenduriko Elkarte independentea, honakoak ezarririk zutabe moduan:

1. Emakume baserritarren arteko topaketa eta elkarrizketa sortzea eta dinamizatzea.

2. Emakume baserritarren arteko elkarrekintza-harremana bultzatu eta pertsonalki sendotzen laguntzea.

3. Familiaren eta gizartearen errealitatea azterketa eta hausnarketa bultzatzea eta alternatiba berriak bilatzen laguntzea.

4. Osasunaren edo oreka-bio-psiko-sozialaren inguruko gaien kontzientziazio-heziketa bultzatzea.

5. Nekazal guneetako emakume eta gizonezkoen berdintasunerako lan egitea.

Helburu hoiek betetzeko asmoz, hainbat ekintza garatzen ditugu, hala nola, hitzaldiak, lan-taldeak, laguntza-taldeak eta tailerrak, osasuna, soziologia eta zuzenbidea bezalako arloetan gaitutako pertsonek koordinatuak betiere.

Bestalde, Elkarteak hainbat jardunaldi, Entitate eta Instituziorekin elkarlanean jarduten du, landa-inguruneko emakumeen integrazio, dinamizazio eta partehartzea bultzatuz, eta Elkartearen lana arlo ezberdinetan ezagutzera emanaz.


Back to Top ↑