Published on October 18th, 2019 | by admin
Emakume Nekazarien Estatutua
Urriak 15 Nazioarteko Landa eremuko emakumeen topaketa ospatu zen Durangon. Ekitaldia goizean izan zen San Agustin kultur gunean,bertaratu ziren hainbat elkarte,Araba, Bizkaia ta Gipuzkoatik.
Hitzez elkarteko 20 kide bertaratu giñen, hainbat proiekturen aurkezpena, hainbat emakumeen aldarrikapenak entzun ziren bertan.
Nekazal munduan ta baserritik kanpo lan egiten duten, hainbat emakume,generazio desberdinetakoen testigantza jasoak dituen bideo bat ere proiektatu zen.
Ondoren Elorrion denok elkarrekin bazkari bat ospatu genuen.
Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi.