Tel.: 689 091 841


Berriak #HAZIsareanElkarrekin, etxetik ekiteko sarean zerbitzu berria

Published on April 20th, 2020 | by admin

#HAZIsareanElkarrekin, etxetik ekiteko sarean zerbitzu berria

HAZIK zure beharrei erantzuna ematen jarraitu nahian eta gure etxeetatik ON LINE zerbitzu berri hau martxan jarri du. Ostegunero dohako 2 orduko formazio berri honetara gonbidatzen zaitugu.

Zuzeneko formazio emanaldiaz gain FORO ireki batean parte hartzeko, ON LINE noski, eta irakasleen aholkuak zein argibideak zuzenean jasotzeko aukera izango duzue ere. Formazio Saioa, landa eremuko esperientzia bat ezagutzeko aukerarekin borobilduko dugu, zuzenean parte hartuko duen bere protagonistaren partehartzearekin.

Zuzenekoa, bai mugikor, Tablet, ordenadoretik…jarraitzeko aukera izango duzue eta horrez gain, ondoren grabazioa ikusteko aukera izango da ere. Zure proiektua garatzen laguntzeko, adimen emozionala zein Enpresa plana hobetu eta aberasteko saioak izango dira.

Saio formativo hauek goizeko hamarretan hasiko dira eta bi orduko iraupena. Saioetan parte hartzeko, ZOOM plataforma bitartez, gonbitea jasotzeko ezinbestekoa da aurretik matrikula egitea. Hemen duzu egunero emango diren saioen izenburuak eta apuntatzeko estekak interesatuta zauden horietara.

Egitaraua

Apirilak 16: Nola kudeatu egungo egoera ezagututa nire emozioak. Nire adimen emozionala piztu. (Izena ematea)

Apirilalk 23: Kostu inguruan pentsatzeko uneak: bezeroak lortzeko kosteak eta bezeroekin egoteko zikloaren balioa. (Izena ematea)

Apirilak 30: Eta antsietateak jotzen bazaitu, zer egin dezakezu? (Izena ematea)

Maiatzak 7: Zure diru sarrerak handitu edota zure kostuak gutxitu. Tratu onak lortzeko pausoak. (Izena ematea)

Maiatzak 14: Ekintza plana osatu nahi duzu? Zu laguntzarik badugu? (Izena ematea)

Maiatzak 21 Zure plan komertzial erreza definitu eta praktikara eraman. (Izena ematea)

Maiatzak 28: Garai honetan ikasi duzun guztia, nola erabili dezakezu zure negoziorako? (Izena ematea)

Tags: , , , , ,


About the Author



Comments are closed.

Back to Top ↑
  • HIZKUNTZAK

  • HURRENGO EKITALDIAK

  • 2023 urteko egitaraua

    2023 urteko egitaraua
  • Hitzez zuregandik gertu

    Zure beharrei erantzuteko telefono berria 623068983

    Garai zail eta ilunak bizi baditugu ere, guztiok elkarrekin aurrera egingo dugu.

    Orain inoiz baino gehiago, Hitzez Elkarteak, zuen, nekazarion, alboan egon nahi du. Hori dela eta, telefono zerbitzu berri bat jarri dugu martxan, eguneroko kezka edo arazoei irtenbidea ematen laguntzeko batetik, edota enpresa ideiaren bat baduzu beharrezko aholkularitza eskaintzeko bestetik. Kontsulta guztiak anonimoak izango dira.