Tel.: 689 091 841


Agenda Mujeres-rurales-imagen-web

Published on October 6th, 2020 | by admin

Landa Eremuko Nazioarteko Eguna: Urriak 15, 2020

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak atsegin handiz gonbidatzen zaitu Landa Inguruneko Emakumeen Nazioarteko Egunaren hamazazpigarren edizioaren ospakizunera urriaren 15ean.

Gaur egungo pandemia dela eta, gerta daitezkeen kutsatzeak saihesteko, aurten Online jardunaldi batzuk egitea erabaki da, eta aipatutako data baino astebete lehenago hasiko dira. Urriaren 7tik 14ra, hainbat hitzaldi argitaratuko dira bideoz eta horietan zenbait emakume adituk gaurkotasun handiko hainbat gai aztertuko dituzte, landa inguruneko emakumeen testuinguruan.
Urriaren 15ean hizlari horiek mahai inguru batean parte hartuko dute, egungo krisiari eta horren ondorioz landa inguruneko emakumeentzat aldaketarako sortu diren aukerei buruz duten iritzia aurkeztuz.

EGITARAUA
Urriaren 7tik 14ra Urriaren 7tik aurrera esteka honetan egongo dira eskuragarri hiru hitzaldi hauen bideoak: Bideoetara esteka
• María Olarte: “Nire ekintzaile trebetasunak, ahalduntze pertsonaletik”.
• Silvia Piris: “Askotarikoak eta elkarrekin garaiezinak garelako. Emakumeen partaidetza soziopolitikoa landa ingurunean”.
• Ana Elosegi eta Olatz Berastegi: Bakardadearekin batera bizitzea. distantziamenduari aurre egiteko gakoak: indibidualetik kolektibora”.
• Beatriz García: “Emakume Nekazarien Estatutua. Nekazaritza- sektorean garatzea”.

Urriaren 15a
11: 00etan, mahai-ingurua eskainiko da zuzenean, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak amaiera emango diolarik. Mahai-inguru honetan parte hartzeko esteka posta elektronikoz bidaliko zaie aurrez izena eman duten pertsonei. Lekuak mugatuak dira .

IZEN EMATEKO FORMULARIOA

Tags:


About the Author



Comments are closed.

Back to Top ↑
  • HIZKUNTZAK

  • HURRENGO EKITALDIAK

  • 2023 urteko egitaraua

    2023 urteko egitaraua
  • Hitzez zuregandik gertu

    Zure beharrei erantzuteko telefono berria 623068983

    Garai zail eta ilunak bizi baditugu ere, guztiok elkarrekin aurrera egingo dugu.

    Orain inoiz baino gehiago, Hitzez Elkarteak, zuen, nekazarion, alboan egon nahi du. Hori dela eta, telefono zerbitzu berri bat jarri dugu martxan, eguneroko kezka edo arazoei irtenbidea ematen laguntzeko batetik, edota enpresa ideiaren bat baduzu beharrezko aholkularitza eskaintzeko bestetik. Kontsulta guztiak anonimoak izango dira.