Tel.: 689 091 841


Berriak Hitzez emakume baserritarren ikastaroa Zueltzu nekazaletxean

Published on November 24th, 2020 | by admin

Bizipen eta hausnarketarako asteburua Zueltzu nekazaletxean (izen-emateak beteta)

Pasa den asteburuan Zueltzu nekaletxean bildu ziren Hitzez-eko emakume baserritarrak, egunerokoak hautsi eta bizipen eta hausnarketari bide emateko.

Ondorengo gaiak izan zituzten hizpide:

- Iragana balorean jarri.

- Oraina eraiki.

- Etorkizunarekin amestu.

Ostiraletik igandera bitarte gai hoien inguruan mintzatu ziren. Beraien uzteak hautsiz, jabetu ziren HITZEZ emakume baserritarraren elkartetik urtetik urtera ekintza zorta luze bat egiten dela. Eta etorkizunari begira ilusioak piztuta bueltatu ziren, abenduaren 5ean berriz ere bertan elkartu eta oraingo honetan ogia egiten ikasteko saio bat egitea hitzartu dutelarik. Elkarrekin egonaz eta eguneroko saminak konpartituz, babes  handia somatzen dute, eta aurrera jarraitzeko indarberrituta ateratzen dira honelako ekintzetatik.

Hitzez emakume baserritarren hausnarketa panela Zueltzu nekazaletxean Hitzez emakume baserritarren ikastaroa Zueltzu nekazaletxean Hitzez emakume baserritarren ikastaroa Zueltzu nekazaletxean

Tags: , , ,


About the Author



Comments are closed.

Back to Top ↑
  • HIZKUNTZAK

  • HURRENGO EKITALDIAK

  • 2020 urteko egitaraua

    2020 urteko egitaraua
  • Hitzez zuregandik gertu

    Zure beharrei erantzuteko telefono berria 623068983

    Garai zail eta ilunak bizi baditugu ere, guztiok elkarrekin aurrera egingo dugu.

    Orain inoiz baino gehiago, Hitzez Elkarteak, zuen, nekazarion, alboan egon nahi du. Hori dela eta, telefono zerbitzu berri bat jarri dugu martxan, eguneroko kezka edo arazoei irtenbidea ematen laguntzeko batetik, edota enpresa ideiaren bat baduzu beharrezko aholkularitza eskaintzeko bestetik. Kontsulta guztiak anonimoak izango dira.