Tel.: 689 091 841


Agenda hitzez-martxoak-8

Published on March 7th, 2018 | by admin

Martxoaren 8an Pasaiara irteera kulturala

Bihar, martxoak 8, Pasaiara irteera kulturala antolatu dugu. Irteera honek, ezagupen kulturala jasotzeaz gain, elkar ezagutu eta harremanak sendotzea du helburu.
Autobusa Elgoibarretik irtengo da eta lekua erreserbatzeko aurrez 639 879 611 telefonora deitu beharra dago (kontaktua: Ana). Ondoren, Itziar, Zumaia, Zarautz eta Orion izango ditu geldiuneak, Pasaiara bidea hartu baino lehen.
11:00etan gida baten laguntzaz Pasaia barkuz bisitatuko dugu eta ondoren Albaola Itsas Kultur Faktoria. Azkenik, Pasaia – Donibane ezagutzeko ibilbidea burutuko dugu, hau ere gidaren laguntzaz.
Animatu martxoaren 8a elkarrekin disfrutatzera eta gure harremanak lantzera!

Tags: , , , , ,


About the Author



Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

HTML tags are not allowed.

Back to Top ↑
  • HIZKUNTZAK

  • HURRENGO EKITALDIAK

  • 2023 urteko egitaraua

    2023 urteko egitaraua
  • Hitzez zuregandik gertu

    Zure beharrei erantzuteko telefono berria 623068983

    Garai zail eta ilunak bizi baditugu ere, guztiok elkarrekin aurrera egingo dugu.

    Orain inoiz baino gehiago, Hitzez Elkarteak, zuen, nekazarion, alboan egon nahi du. Hori dela eta, telefono zerbitzu berri bat jarri dugu martxan, eguneroko kezka edo arazoei irtenbidea ematen laguntzeko batetik, edota enpresa ideiaren bat baduzu beharrezko aholkularitza eskaintzeko bestetik. Kontsulta guztiak anonimoak izango dira.