Published on March 6th, 2019 | by admin
Martxoak 8 “Bizkaia ezagutuz” irteera
Aurreratu genizuen bezala aurtengoan ere Martxoaren 8a elkarrekin pasatzeko irteera izango dugu, “Bizkaia ezagutuz” leloa duena.
Goizeko 9:00etan Aia-Orioko geltoki azpiko autobus paradan hartuko dugu autobusa eta Arroa, Mutriku eta Markinan izango ditu geldialdiak. Ezinbestekoa da aurrez izena ematea ondorengo telefonora deituz: 639 879 611 (Ana).
11:00etan Lurdeia landa etxean baratze eta inguruak ezagutzeko aukera izango dugu eta “La vida es un viaje fascinante, íntimo e intransferible” hitzaldia ospatuko dugu, ordu eta erdi iraungo duena, 13:30etan amaituz. Lurdeia landa etxeak aurten munduko prezio-kalitatate hotel onenaren aipamena jaso du Tripadvisorren eskutik.
Bazkaria Bermeoko jatetxe batean egingo dugu eta ondoren Santimamiñeko erreplika eta Omako basoa bisitatzea aurre ikusten dugu, beti ere eguraldia lagun baldin badugu.
Irteeraren inguruko informazio gehiago izen emate unean jasotzeko aukera izango duzue, ondorengo telefonora hots eginaz: 639 879 611 (Ana).